jueves, 16 de junio de 2011

Ipuinak

Kurtsoa amaitu egin da eta zapore onarekin goaz oporretara. Izan ere, Nuriak "Cuentos en el aire" irratsaioaren ipuin lehiaketa irabazi du! Bizikleta bat eta Arabatik hegazkinez bira bat dira sariak. Hori dela eta, ekainaren 20an, astelehenean, 13.30etan La Ser irratian agertuko gara.

Ipuina irabazlea hor duzue entzungai. Jorgeren eta Daniren ipuinek ez dute irabazi oraingoan, halaber, onak dira: hor ere entzungai. On egin!

Zorionak hirukote! Oso harro sentitzen naiz.